TESTU IRUZKINA.
27. TESTUA. 1978KO ESPAINIAKO KONSTITUZIOA.
1. Testuaren sailkapena.
• Testuaren gaia: Testu historiko juridikoa
konstituzionala da, artikuluak biltzen dituelako.
• Egilearen identifikazioa:Gorteetako diputatuek
• Testuaren xedea eta helburua: Juan Karlos I.a Espainiako erregeak
Gorteek 1978ko konstituzioa onartu dutela eta espainiar herriak berretsi egin
duela. Konstituzioaren helburua: Jendeari erakustea nola
izango den bere herrialdea, hau da, herri demokratiko batean bilakatu.
• Testuaren kokapena denboran eta espazioan: Gorteek onartutakoa 1978ko
urriaren 31n. Erreferenduma abenduaren 6an. BOE, 1978ko
abenduaren 29.
2. Testuaren azterketa.
Testu publikoa da eta denoi zuzenduta dago. Subiranotasuna nazioan dago, herriarengan. Hiru botere
daude: botere legegilea, botere betearazlea (gobernuak betearazten du) eta
botere judiziala (epaileak).
Sistema horretan subiranotasuna herriarengan datza.
Momentu honetan Espainia pasatzen da Frankismotik
demokraziara.
Hauek izan ziren egileak
• Gabriel Cisneros (UCD
• José Pedro Pérez Llorca (UCD)
• Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón (UCD)
• Miguel Roca Junyent (Pacte Democràtic per Catalunya)
• Manuel Fraga Iribarne (AP)
• Gregorio Peces-Barba (PSOE)
• Jordi Solé Tura (PCE)
- Konstituzioaren egitura:
Espainiako konstituzio honek bi zati garrantzitsu ditu: alde dogmatikoa eta
alde organikoa. Lehenengo zatian (Hitzaurrea eta 1-55
artikuluak) konstituzioaren oinarrizko printzipioak eta hiritarren eskubide eta
betebeharrak zehazten dira. Bigarren zatian estatuko erakundeen
funtzionamendurako arauak ezartzen dira (56-127 art.), ekonomiako printzipioak
aipatzen dira (128-136 art.), estatuaren lurralde antolaketa zehazten da (137-158
art.) eta Auzitegi Konstituzionalaren funtzionamendua eta Konstituzioaren
balizko erreforma zehazten dira (159-169 art.).ART 1: justizia, berdintasuna
eta politika aniztasuna aldarrikatzen ditu.
ART 2:Subiranotasun nazionala espainiar herriak du.
ART 3:Espainiar estatuaren forma politikoa parlamentuzko monarkia da.
ART 66:Gorte Nagusiek ordezkatzen dute espainiar
herria eta Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatzen dute.
ART 98:Presidenteak, presidenteordeek, ministroek eta
Legeak xedatzen
dituen gainerako kideek osatzen dute Gobernua.
ART 117: Justiziak herrian du jatorria eta magistratuek administratzen dute
erregearen izenean, hauek Legearen mende bakarrik daude.
ART 147:Ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko
erkideak dituzten probintzia mugakideek autogobernua izan dezakete eta
Autonomia Erkidegotan eratu daitezke.
XEDAPEN GEHIGARRIAK :Konstituzioak foru lurraldeen
eskubide historikoak babestu eta errespetatzen ditu eta Konstituzioaren eta
Autonomia Estatutuen esparruan egingo da,
XEDAPEN INDARGABETZAILEA :Behin betiko indargabetutzat jotzen da 1839ko
urriaren 25eko legea eta 1876ko uztailaren 21 eko legea ere bai.
3. Iruzkina
• Aurrekariak:
. Frankismoaren akabera
Franco jeneralaren heriotzak, 1975eko azaroan, Estatu espainiarrean ezarririko
erregimen totalitarioaren akabera suposatu zuen. Herri-protestak
eta nazioarte-mailako presioak ezinbesteko bihurtu zuten
demokratizazio-prozesua, diktaduraren jarraitzaile sutsuenak aurka zeuden
arren.
Bere testamentuan, diktadoreak Borbonen Juan Karlos printzea izendatzen zuen
baina testamentu honek ez zen berdina izango ETAk Carrero Blanco hil ez bazuen
1973ko abenduaren 20an.Luis Carrero Blanco Almirante eta politikari espainiarra
eta Francoren ministroa izan zen (1951 - 1973).
1936ko Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen; ondoren,
Francoren gobernuko lehendakaritzaren idazkari-ordea izendatu zuten (1940).
Diktadorearen Gorteetako lehendakari-ordea 1943an eta 1973an
gobernu-buru izendatu zuten. Urte berean eta denek
diktadorearenondorengotzat jotzen zutenean ETAk Madrilen hil zuen, mezetatik
irten zenean.
Juan Karlos I.a izenaz koroaturik, sistema demokratiko parlamentariorantz
itzultzeko eragile garrantzitsuenetako bat izango zen.
Trantsizioa: denon garaipena
Diktadorearen heriotzaren ondorengo lehenbiziko Gobernuburua, Arias Navarroren
eskuetan erori zen1976ko Urtarrilean.Bere agintaldian aldaketak oso xumeak izan
ziren, “ley de Reunión y Manifestación” delakoa bat,
baimenik gabeko bilerak onartzen zituena eta “ley de Asociaciones
Políticas” talde politikoak onartzen zituena, partiduak izan gabe.
Adolfo Suarez, trantsizioko protagonista nagusia izan zen.
1976 Adolfo Suarezen izendapena Gobernuko presidente.
1977ko ekainaren 15ean lehenbiziko hauteskunde orokorrak egin
ziren. Unión de Centro Democratico-k
(UCD), Adolfo Suarezek fundatutako alderdiak, demokraziaren aurreneko
gobernua eratu zuen, boto gehien jaso zituen taldea izan baitzen.
Moncloako Itunak
Demokraziaren lehen une haietako egoera sozial, politiko eta ekonomiko
hauskorrak indar politiko guztiak behartu zituen nazioaren barne-lasaitasuna
bermatuko zuten akordio batzuk onartzera, normaltasun parlamentarioa finkatzen zen bitartean. Horregatik, alderdi politikoek Moncloako
Itunak deritzen negoziazioak izenpetu zituzten, honako puntu hauek erabakitzen
zituztenak
· Egonkortasun politikoa.
· Protagonismo sindikalaren gehitzea.
· Zentsuraren deuseztapena.
· Soldatak mugatzea.
· Hiritarren askatasun- eta eskubide-sistema ezartzea.
· Autonomien sorkuntzara bideraturiko legeak egitea.
• Gai orokorrarekin erlazionatu
Eusko kontseilu nagusia eta estatutu egitasmoa
1978ko urtarrileko lege-dekretuaren bidez, UCDren gobernuak Eusko Kontseilu
Nagusia (EKN) sortu zuen. Hemen bildu zitezkeen Araba,
Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan hautatutako diputatu eta senatari guztiak.
Kontseilua otsailean osatu zen, Nafarroa
kanpoanutzita. Lehenengo aldian, Ramón Rubial buruzagi sozialista
historikoa izan zen buru. Konpetentzien lehen blokea
uztailean transferitu zen. Kontseilu
Nagusiak balio handia izan zuen, euskal nortasunari izaera juridikoa onartzen
ziolako.
Azaroan, Eusko Kontseilu Nagusiak euskal batzar
parlamentarioa bildu zuen estatutu-proiektua egiteko. Abenduaren
29an, Gernikan aurkeztu zuten eta Gorteetara eraman.
• Espainiako 1978ko konstituzioa
1976ko uztailean Adolfo Suarezek gobernua osatu zuen eta Erreforma Politikorako
proposamen bat bidali zuen Espainiako Gorteetara. Proposamen hori lege bihurtu zen.
Lege horren ondorioz, 1977ko ekainaren 15ean frankismo osteko
lehen hauteskunde demokratikoak egin ziren Espainian. Hauteskunde
hauetatik sortutako parlamentuari konstituzioa idazteko zeregina eman zitzaion.
1978ko abenduaren 6an egindako erreferendumean botoen %87ak baietza eman zion
testuari Espainia mailan. Erregeak izenpetu ondoren abenduaren 29an sartu zen indarrean.
Espainiako konstituzio honek bi zati garrantzitsu ditu: alde dogmatikoa eta
alde organikoa. Lehenengo zatian konstituzioaren oinarrizko
printzipioak eta hiritarren eskubide eta betebeharrak zehazten dira.
Bigarren zatian estatuko erakundeen funtzionamendurako arauak ezartzen dira,ekonomiako printzipioak aipatzen dira, estatuaren lurralde
antolaketa zehazten da eta Auzitegi Konstituzionalaren funtzionamendua eta
Konstituzioaren balizko erreforma zehazten dira.
Konstituzioaren bigarren artikuluak Espainiako nazioaren
Batasuna bereizi ezina zela aldarrikatzen zuen, espainiar nazioa nazionalitate
eta eskualdez osatuta zegoela.
Nafarroa, kanpoan geratzen zen.
Baina konpentsazioa ez zen nahikoa izan eta EAJk
1978ko konstituzioaren referendumean abstentzioa eman zuen. Konstituzioa
abenduaren 6an onartu zen.
• Ondorioak
Gaur egun konstituzioa egokitu behar da, lege batzuk zahar geratu direlako.
Adibidez: lege salikoa, Autonomien Estatutuak etb.