1492: La Conquista del Paraíso
Oharra: Alvaro, ezin izan dugu Cristobal Colon: El descubrimiento pelikua
lortu, interneten bidez saiatu gara, eta baita liburutegietan bilatze, baina
azkenik ezin izan dugu lortu. Hargatik, besteen antzera lana pelikula bati
buruz soilik egin dugu, edukitako arazoek ez digutelako, nahi bezala, bi
pelikulen arteko konparaketa egiten utzi. Barkatu eragozpenak eta eskerrik
asko.
1492: La Conquista del Paraíso 1992an estreinatu zen pelikula historikoa
dugu, Kolonen aurkikuntzaren urtemugarengandik filmatua izan zen eta diru
laguntza ugariak izan zituen (artean batez ere Espainiako kultur
Ministerioarena). Zuzendaria Ridley Scott dugu, eta gidoia Roselyne Boscheren
eskutik dago idatzia.
Pelikula, Colon
eta bere seme Fernandoren elkarrizketa batekin hasten da, non mundua biribila
den azaltzen dion, itsasontziak itsasoan desagertzen diren formagatik. Behin
semea bere anaiarekin utzita, zein kleroko partaide den, Marchenarekin joaten
da, zeinek Salamancako unibertsitatean konferentzia bat lortzen dio bere proiektua
entzuna izan dadin. Asiaraino bidaian itsasoa zeharkatzeko distantzian,
Toscarelli, Pedro D'Ailly edo Marino de Tiroren kalkuluetan oinarritzen da
Colon, baina Salamancako jakitunek, Ptolomeo, Aristoteles edo Eratostenesi men
eginez kontrajartzen diote.
Bere proposamena ezeztatu ondoren, Marchena abadearen komentuan haserreaz
borrokatu egiten da abadeekin. Penitentzia egiten duen bitartean, Martin Alonso
Pinzon etortzen zaio, esanez lagun bat duela, Santangel bankeroa, zeinek koroa
zergapean dauka eta konferentzia bat ematen dion Gabriel Sanchezen
laguntzarekin. Hasieratik ikusten dugu nola Sanchezek, interes propioak dituen
enpresa berri honetan, Kolonen interesetatik banatuak daudenak, beraz nahiz eta
espedizioaren alde egon, Kolonen kontra egingo duenpertsonetako bat daukagu
ondoren gorte barruan. Bidaia burutzeko Kolonen zerbitzuengatik jasandako
sariak akordatu ondoren, Palosen kokatzen da historia, non Kolonek Marchenari
bidaian irten baino lehen bekatu bat aitortzen dion: kalkuluetan gezurra esan du.
Berak dioenaren arabera, bidaia askoz luzeagoa izango da, bikoitza iraungo du.
Itsasoan barrena, itsas bidaiek daukaten funtzionamenduaren azalpen bat ematen
da. Alde batetik, Mendez marinelari Arabiarrek erabiltzen duten izarren
araberako nabigazio teknika erakusten dio. Bestetik, marinelen arteko erlazioak
agertzen dira, bai kantuka dabiltzatenean, bai beraien artean superstizio
historiek dituzten indarrak azaltzean. Baina bidaian zehar, Pinzonek bidaiaren
luzerari dagokion Kolonen tranpa ikusten du, eta marinelei egia aitortzera
behartzen dio. Honek desoreka ekartzen du marinelen artean baina tripulazioa
tinko mantendu egiten da lurra ikusten duten arte.
Behin lurrera heldu ondoren, Errege Katolikoen izenean San Salvador izena
jartzen dion irlara heltzen da, gaur egungo Las Bahamasen kokatua, eta
natiboekin lehen erlazioak gauzatzen dituzte. Erlazio hauek positiboak dira,
eta hasieran dioenez, era baketsuan eramango da Monarkia Hispanikoaren sarrera
lur berri hauetan. Lurrean daudela, Pinzon gaixotu egiten da, zein Espainiara
itzuli eta gutxira hilko zen. Itzuleran, tripulazioko zenbait marinel Amerikan
geratzen dira, hogeita hemeretzi hain zuzen ere, Eguberri izeneko fuerte
batean.
Castillara Itzuli ondoren, Kolon noble izendatu eta Erreginaren aurrean, Amerikatik
ekarritako presenteak eskaintzen dizkio ongi etorri bankete baten, nahiz eta
prometitutako urre eta espeziak ez ekarri. Gabriel Sanchezen laguntzarekin,
bigarren espedizio bat antolatzen du, are errekurtso handiagoekin.
Protagonistak bere bi anaia txikiei laguntza eskatzen die,
Indietakoadministrazioa eramateko unean laguntzeko ezin delako inortaz fidatu
irabazi duen famak gortean etsaiak eman dizkiolako. Bidaiarien nobleen artean,
Mujika aurkitzen da, zein Kolonen aileguko erreginaren banketean zegoen, eta
natiboenganako ikuspuntu hostiago bat daukan.
Amerikara itzultzerakoan, Eguberri fuertea suntsituta aurkitzen dute, eta
tripulazioaren artean tirabirak agertzen dira, batez ere Kolon eta Mujikaren
artean, zeinek kontraeraso odoltsu bat eskatzen duen natiboekiko kolonen
iritziaren kontra eginez. Behin natiboak agertzean, Mujikaren zaldiagatik
txundituak agertzen dira, baina Kolonek Eguberriko kideei buruz galdetzean,
tribu natiboko agintariak esaten dio ez dakiela zer gertatu zen, ez daukatela errurik
baina errudunak bilatzeko kolaborazioa eskaintzen dio.
Honela, lehen herriaren eraikitzeari ekiten diote: eliza, errota Leonardo Da
Vinciren planoak jarraituz ematen da hirigintza. Behin hiria eraikia,
meategietako egoeraren irudikazioa egiten da. Langile natiboek urrea
espainolentzat bilatzen duten bitartean, Mujikak bortizki tratatzen ditu indio amerikarrak.
Bortizkeria honen ondorioz, natiboen gorrotoa irabazten dute Europarrek, eta
Kolonek Mujikari atxilotzen dio. Mujikaren akzio errepresiboen ondorioz,
meategietan hilketak gauzatzen dituzte natiboek, baina berriz ere errudunei ez
diete harrapatzen. Honen ondorioz, Kolonek politika errepresiboago bat
gauzatzen du, eta natiboen herrixkak erasotzeari ematen dio. Mujikak bitartean,
Kolonen kontra eginez, ihes egiten du preso dagoen lekutik eta natiboekin
aliatzen da marinelari erasotzeko, baina guda zelaitik ihes egin eta bere
buruaz beste egiten du. Behin matxinada zapuztu ondoren, Mujikaren konplizeei
heriotza zigorra ezartzen zaie. Kondenak ezarri ondoren, ekaitza batek herria
suntsitzen du.
Gabriel Sanchezek, egoera hau ikusita, Kolonenkontra egiten du, hurrengo
argudioak erabiliz: nobleei emandako tratu txarra (Mujikari aipamena eginez),
natiboei ezarritako urre zerga eta ordaindu ezean natiboei emaneko tratu
txarrak, herriaren suntsiketa ekaitzaren ondorioz, bere anaiak kargu altuetan
erabili izanak Honela, Kolon kargutik kentzeko agindua ematen da, Don
Francisco de Bovadilla jarriko delarik. Kolon penintsulara itzultzen da, baina
preso bezala, 1501ean aurkitzen garelarik. Beraien semeak, jada helduak,
Santangelen laguntzaz batera erreginarekin hitzaldi bat edukitzera eramaten
diote, eta bertan Kolonek beste espedizio baten desira duela aitortzen dio.
Salamancako unibertsitatean bitartean, Kolon testigu da nola bere izenaren
txikitzea ematen den, aitzaki bezala Amerigo Vespuccioren aurkikuntzak
erabiliz.
1502an, Colonek Fernandorekin batera, bere azken bidaia egingo zuen Amerikara,
non natiboek ozeano berri baten existentziaz hitz egingo zioten, Ozeano Barea.
Garaian emandako egoera ondo islatzen den arren, pelikulan agertzen diren
pertsonai batzuk errealitatearekin alderatzean ez dute garai horretan zeukaten
eragina edo egindakoak ondo adierazten. Garrantzitsua da alderaketa hau egitea,
izan ere pelikula historiko batez ari bagara, errealitateari ahalik eta
hurbilen mantendu behar dira pertsonaiak.
Lehena, eta filmeko garrantzitsuena Cristobal Kolon dugu, errealitatearekin
hobeto alderatzen den pertsonaia dela esan daiteke. Bai errealitatean bai
filmean Kolon nabigatzaile, kartografo eta errege orde bat izan zen nahiz eta
esan beharra dago bereziki filmean, lur berriarekin amets egiten duen pertsona
apasionatu bat bezala agertzen zaigula. Honen ondorioa Hollywood-eko beste
sorkuntza bat dela pentsa dezakegu, haren pertsonaiei ezartzeko dituzten
ezaugarri motengatik. Kolon apaiz batzuekin monasterio batean biziko da,
hauekKolonen beraren teoriak kanpora ateratzeko eta erreginaren belarrietara
ailegatzera bultzatuko diotelarik. Pelikulan zehar Kolonen pertsonaia, arazo
ezberdinen aurrean kokatuko denez, gogo-aldarte ezberdinetatik pasako da.
Errealitatean berez moralki nola zen ez dakigunez, alor honetan ezin dugu
errealitatearekin alderatu, soilik esan ahal dugu askotan amets egiten duen
pertsona bat bezala agertuko dela eta bestetan berriz desira handiak dauzkan
pertsona baten antzera. Filmean indigenen defentsan ateratzen den pertsona bat
izango da, askatasuna defendatzen duena eta elizaren proposamen ezberdinen
kontra jokatzen duen gizona izanez. Errealitatean eta historiak erakutsi duen
bezala kontrako jarrera bat izan zuen, esklabotza defendatu baitzuen eta
indigenekin izandako harremana ez baitzen pelikulan erakusten den bezain
samurra izan. Bestalde, elizarekin izan zituen harremanen aipua dugu, berez ez
dakigu elizarekin zituen harremanak onak ala txarrak izan ziren baina suposatu
dezakegu pelikulan azaltzen zuen elizarekiko jarrera ez zela halako lotsagabe
eta aurre egiteko prest zegoenarena izan, hau garaian ezin pentsatzekoa
baitzen. Azkenik eztabaida handiak sortarazi dituen Kolonen jatorria aipatu
behar da. Filmean atzerritarra dela baieztatzen da baina gaur egun ez dakigu
zehazki nongoa zen, posibleak izango liratekeen lau erantzun daudelarik:
espainiarra, portugaldarra, genoarra edota katalana.
Garrantzizko beste pertsonaiak Isabel I. Gaztelakoa eta Fernando II Aragoikoa
izango lirateke. Isabelen pertsonaia alde batetik ondo adierazita dagoen arren
hainbat akats ditu. Pelikulan berezko erregina baten autoritatea bere keinuetan
islatzen da, lasaitasuna erakusten duen eta bere idealak ondo finkatuak dituen
emakume bat bezala agertuz. Halere, filmean Kolonekin hitz egiten duenean,
beraien arteko erlazio estraofizialbat egon balitz bezala aritzen dira, hau da,
ahaztuaz herri xumeko eta erregina baten arteko elkarrizketa bat dela. Gehiago
esateko, Kolon Gabriel Sanchezekin hitz egiten ari denean Isabel hauen
elkarrizketa ezkuturik begiratzen ari da, historian erreginen jarrerarekin bat
ez datorren eginkizuna adierazten delarik. Bestalde, Fernando ez da ia filmean
agertzen. Eszena bakar batean agertzen da, Kolon Espainiara bueltatzen denean
Gortean erregeorde bezala izendatzean. Hau pelikulan adieraztea nahiko ondo
dago, Amerikari zegokien asuntoak Isabelek eramaten zituelako.
Beatriz Enriquez de Arana pertsonaia, Kolonen bikotea da, nahiz eta bere
maitalea itsasoratu, ulermenarekin jokatzen duen emakume bat bezala agertzen
da. Era berean filmean garai horretako emakume guztien egoeraren interpretazio
bat ikusi dezakegu, bere maitalea aurrera joateko ahaleginak egiten dituena,
etxeari lotuta dagoen bitartean. Filmean agertzen den bezala, Kolon eta Beatriz
ez dira ezkonduko.
Beste pertsonai bat Fernando Kolon da, Kolonen seme gazteena izan zena. Bidaian
agertzen ez den arren, Kolonen bizitzan laguntza handia suposatu zuen, bere
aitari hainbat bidaietan jarraitu ziolarik.
Ondoren Antonio de Marchena pertsonaia izango genuke, filmean agertzen den
bezala, Kolon kontinente berrira ailegatu zen baino lehen honen nahia betetzeko
lagundu zion
fraidea izan zen. Bere laguntza Kolonen semeari bizileku bat aurkitzean
oinarritu zen batez ere. Halere Kolonek bere teoria gortearen aurrean azaltzeko
ahaleginak ere egin zituen.
Filmean kolonen kontra jokatuko duen pertsonai bat Gabriel Sanchez izango da.
Gabriel Sanchez hau, Aragoiko Koroaren diruzaina izan zen. Errealitatean
Kolonen interesak defendatzen zituen, filmean ordea kolonen kontra oposizio
gogor bat eraikiko du. Bere bizitza ez daondo ezagutzen baina badakigu
katolizismora pasatu zen judutar baten semea izan zela.
Amerikako konkistan paper garrantzitsu bat jokatu zuen beste pertsonai bat
Martin Alonso Pinzon izan zen. Paper hau bitan banatu ahal daiteke: alde
batetik bidaia egin ahal izateko hariak mugitu zituen pertsona izan zen, behin
bidaian zeudela Koloni nabigatzaile bezala falta zitzaizkion ezaugarriak
betetzen zituen, arazo ezberdinei aurre egin ahal izan zutelarik. Arazo hauek
bi motatakoak izan ziren: teknikoak (La Pintaren timoia konpondu zuen) eta
marinelekiko harremanei zegokienak. Azken honi dagokionez lorpen handiak lortu
zituen. Bidaia haiek uste baino denbora gehiago iraun zutenez, marinelek
matxinada bat egiteko prest egon ziren, halere Martin Alonso Pinzon hauen
asmoak hitzekin baretzea lortu zuen. Filmean lorpen hau Kolonek egin zuela irudikatzen
da, baina eginkizun honetan benetako papera hartu zuenak Pinzon izan zen.
Filmaren eta errealitatearen arteko ezberdintasunekin jarraituz beste
adierazpen bat egin behar da: filmean agertu ez arren, Kolonekin batera Pinzon
familiako hiru anai joan ziren: Filmean agertzen den Martin Alonso Pinzon ( La
Pintako kapitaina), Vicente Yanez (La Niñaren kapitaina) eta Francisco
Martin Pinzon ( La Pintako kontramaisua). Azkenik aipatzekoa da Pinzon
sifilisarengatik hil zela eta filmean aldiz ez da hau ikusten, txizan odola
baitauka eta hau ez da sifilisaren sintoma bat.
Luis de Santangel beste pertsonai garrantzitsu bat izan zen, pelikulan bankari
garrantzitsu bat bezala agertzen den arren Fernando katolikoaren Gortean parte
hartzen zuen funtzionarioa izan zen Kolonen defentsan asko ateratzen zelarik.
Cristobal Kolonek mundu berrian izandako gatazkak direla eta Francisco de
Bobadilla lurraldearen gobernadore bezala jarriko dute,filmeko beste pertsonai
bat delarik, eta hsitorian zehar paper garrantzitsua bete zuelarik. Halere
postu honetan gutxi iraun zuen 1502.urtean itsasoan, ekaitza indartsu baten
ondorioz hil egin baitzen.
Horrez gain,pelikulan bi pertsonaia agertzen dira baina soilik aipatuak izaten
direnak. Kolonen arabera dagoeneko Atlantiar Ozeanoaren distantzia kalkulatu
egin zutenak dira, Marino de Tiro eta Paolo dal Pozo Toscanelli. Lehenengoaren
lanik ez zaigu heldu, eta bere kalkulu eta mapa guztiak Claudio Ptolomeoren
lanetan agertzen dira. Marino de Tiro feniziarra zen eta bere gehigarri nagusienak
izan ziren Ozeanoaren masa bi zatitan banatzea eta bere eragiketen ondoren
hauen distantzia kalkulatzea, nahiz eta Kolonek manipulatu egin zituen denbora
motzago bat aiparaziz bidaia errazagoa izateko eta modu honetan dirudunak
bidaia finantzatzera bultzatzeko. Toscanelli nahiz eta prestigio handiko
pertsonaia bat izan, bere kalkuluak ez daude batere argi. Dirudienez Aita
Santuari eskutitz bat bidali zion ozeanoaren distantzia emanez eta esanez
gurutzatu ahal zela, baina egun, ez dago gutun honen frogarik ez
erreferentziarik. Dirudienez gutun hori izan zen Kristobal Kolonek erabili
zuena bere bidaia justifikatzeko, baina alor honetan ere argitasun falta dago.
Azkenik Adrian de Muxica geratuko litzateke, filmean garrantzia handia
daukalarik. Kolonekin izandako ezadostasunak direla eta altxamendu bat
prestatzen du honen burua izango delarik. Muxica hau indioak esklabo bihurtu
nahi dituen noblea izango da. Filmean agertzen den altxamendu hau garrantzia
handia izan zuela eman arren, errealitatean ez zen horrelakoa izan. Muxicak
Kolonen kontrako bi altxamendu agindu zituen baina ez zuen indar handia izan
eta bigarrenaren ondorio bezala honen urkatzea agindu zen. Kolonek indioen
kontrako joera bat izan zuen arren, indigenenbiztanleriaren kantitatea
izugarrizkoa zela bazekien. Muxicak ordea ez zuen horrelakorik pentsatzen,
haien arteko liskar handiak sortuz. Muxicaren ordezkoa bezala Hernando de
Guevara egon zen. Honek ere, pelikulan agertzen den bezala, Kolonen kontrako
altxamenduetan parte hartuko du.
Aipaturiko pertsonai hauetaz garrantzia gutxiago daukaten batzuk ere agertuko
dira: Mendez Kapitana, De Arojaz, Diego Kolon (kolonen anaia, eta Ameriketako
bigarren erregeordea), Bartolome Kolon ( Cristobalen beste anaia, bere bidaian
lagundu ziona), Rodrigo de Triana (lurra hitza oihukatu zuen lehengoa izan zela
esaten da).
Besta alor batzuk jorratuz eta Kolonen bidaiei dagokionez filmean nahiko ongi
ikusten da nola Kolonek hainbat arazo eduki zituen bera nahi zuen flota
eskuratzeko, baina azkenean koroaren baimena lortu egiten du eta baita ere
hauen hiru itsasontzi, 1492eko abuztuaren 6an Puerto de Palosetik atera egin
zirenak. Arazo hauek logistiko eta ekonomikoak ziren, garaiko aditu askok ez
zutelako onartzen itsasoaren tamaina Kolonek esandakoa bezain handia izatea,
eta baita ere Kolonek hasiera batetik argi utzi zuelako berak onura ekonomikoak
atera egin nahi zituela, erregeorde eta gobernariaren tituluak eskuratu nahi
zituelarik, hala nola eskuratuko zituzten irabazien hamarrena azkenean eta
hainbat negoziazioren ondoren lortu egingo zuena (Santa Fe-ko ituna). Oroitu
behar dugu Kolonen nahia lur berriak aurkitzea ez zela, baizik eta Indietaraino
bide motzago bat aurkitzea. Honetarako ezin du Mediterraneo eta Europatik pasa
garai honetan musulmandarren pean dagoelako, baina ezta ere Afrikatik, non
pelikularen arabera bidaia luzeegia izango zelako zen. Historialari batzuen
arabera hau ez zen horrela izan eta Afrikatik zeharkatu ez bazuten Portugaleko
eremua zelako izan zen, eta ez zutelako nahi tirabira diplomatiko batsorrarazi
nahi (Alcaçovas-eko tratatuaren ondorioz sinatu egin zen Afrika
Portugesena zela).
Itsasontzi hauen izenak pelikulan ere agertu egiten dira: La Pinta, La
Niña eta Santa Maria ziren eta hasiera batean Kanariar Irletara bideratu
egin ziren bertan hilabete batez egongo zirelarik. Aipatu beharra dago Martin
Alonso Pinzonen eginbeharra, proiektuaren antolatzailea izan zena. Handik
hilabete batera berriro ere itsasoratu egin ziren, oraingoan ezezagunerantz.
Aste batzuen bidaiaren ondoren non tentsio handiko momentuak egon ziren
Bahametako irla txiki batera heldu egingo dira, beraiek San Salvador bezala
izendatzen dutenak. Irla hau errege-erregina Katolikoen izenean hartu egin
zuten eta beste hilabete bat egon ziren eremu horietako zonaldeak esploratzen.
Pelikulan hau nahiko argi ikusten da, nola lehenengo aldiz bertako natiboak
aurkitzen dituzten, eta nola beste irla batzuetako espedizioak bultzatzen
diren. Hori errealitatearekin nahiko ongi dago bideratuta, azken batean Kolonek
San Salvador utzi eta Kubaraino heldu egin baitzen, Juana bezala izendatu egin
zuena. Hemendik beste hilabete bat egon ziren eremuko irla txikiak esploratzen,
Txinako itsasoan zegoela pentsatuz eta India hor ondoan izango zuela
konbentzioarekin. Bidai hau gaur egun Haiti bezala ezagutzen den irlan bukatu
zuen, garai hartan La Española bezala deituko zena. Irla hau nahiko
garrantzitsua izango da hasieran hemendik izango delako urre eta zilar fluxua
ateratzen hasiko diren lehenengo eremua, eta baita ere esklabismoa lan eredu
bezala agertuko den lehenengo lekua. Hala ere Kolonek oso argi zeukan eremu
hori Indiak zirela, eta beraz eremuko indigenei “indio” izena jarri
zitzaien. Honen ondorioz eta itsasontzi bat galtzean, berriro ere Espainiara
bueltatzea erabaki zuten dagoeneko irla honen inguruan hainbat aste esploratzen
zeramatenarren. Gauzak horrela “La Navidad” izeneko eraikuntza
militar batean hogeita hemeretzi gizon utzi egin zituen Kolonek eta 1493eko
urtarrilaren 16an bere bidaiari ekingo zion. Filmean ere agertzen zaigu gertaera
hau eta zenbakia ere zehatza da. Hala ere aipatu beharra dago gaur egun ez
dagoela hain argi pertsona horiek bertan uztea pelikulan azaltzen den bezala
fortifikazio gisa uzteko izan zen, edo itsasontzi bat galtzerakoan pertsona
gehiegi zirelako zen; Hollywood-ek lehenengoagatik egiten du apustu.
Gauzak horrela daudelarik, Kolon Espainiara bueltatzen da, baina ezin du
zuzenean bueltatu eta Lisboan gelditu behar da ekaitz baten ondorioz. Hau dela
eta Portugaleko erregea Mundu Berriaren existentziaz ohartuko da
errege-erregina Katolikoak baino lehenago, Kolon Bartzelonara heldu arte ezer
jakin ez zutenak . Bartzelonan bertan errege-erregina Katolikoei azaldu behar
izan zien lurralde berriaren kokapena, hauek Aita Santuari komunikatu behar
ziotelako honen buldaren esperoan, lur guzti hori ebanjelizatzeko. Baina hau ez
zen arazo bakarra izan, Portugesek lurralde horiek beraienak zirela esaten
zutelako, Alcaçovas tratatuaren ondorioz Afrikako lurraldeak beraienak
zirelako eta orain lurralde berri hauek baita ere hala izan behar zirela
pentsatzen zutelako. Arazo hauei aurre egiteko bigarren bidai bat antolatzen da
hamazazpi itsasontziz osatutakoa eta 1500 gizon eramango zituena (aipatzekoa da
emakumerik bakar bat ere ez zela joan) eremu horietan biztanleri bat ezartzeko.
Filmean ez da ikuspuntu hau azpimarratzen, eta urrearengatik bidali egiten da
bigarren espedizio hau, azken batean Kolonek aurrekoan urrea ekarriko zuela
esan zuelako eta horrela izan ez zelako. Hala ere bertako animalien eta
landarediaren frogak ekarri egin zituen, eta baita hainbat indio ere.
Bigarren bidai honetan Kolonek distantzialaburtzen saiatu zen eta bere
proposamenak lortu egin zituen, hasierakoak hogeita hamaika egun iraun zuelako
eta bigarrenak ordea hogei baino ez. Hainbat irletan zehar aritu egin ziren La
Españolara heldu ziren arte abenduak 22an, non Isabela hiria eraikitzen
hasi ziren. Irla honetan asentamendu iraunkor bat eraiki egin zuten, eta lur
eta itsasotik espedizioak antolatu zituzten errege-erregina Katolikoei eremuko
kartografia zehatz bat bidali ahal izateko. Honen beharra handia zen,
Tordesillaseko ituna orain sinatuko delako, baina filmean hau ez du aipatu ere
egiten, puntu bateraino normala dena tratatu hori arazo diplomatiko bat zelako
eta Kolonek bertan zerikusirik ez zuelako.
Kolonekin jarraituz, kontinentera heldu nahi zuen Indiarekin merkataritza
erlazioak izaten hasteko eta hiru itsasontzi bidali egiten ditu harantz, baina
ez ditu irlak baino aurkituko eta horrek Isabelara bueltarazten dio. Bertan
faktoria-kolonia bat ezarri nahi zuen, Portugesek Afrikan egin zuten bezala,
gainera kontutan hartuta bera zela almirante eta erregeordea, onura guztiak
berarentzat izango zirelarik, eta gainera espedizioentzat base bat izango zuen.
Aipatzekoa da eremu hartako klima eta elikagaien ondorioz hildako asko egon
zirela , bertako populazioaren jaitsiera bat eman zuelarik, hau filmean oso
ongi ikusten da, Pinzon bera ere hil egiten delarik.
Momentu honetan Kolonek esplorazioak eta bidaiak antolatzen ditu irlan zehar
aritzeko. Baina honek arazo ugari agertarazten dizkio, izan ere hasieran zeukan
erlazioa indioekin nahiko ona izan arren hau okertuz joan zen, esploratzaile
askok bilatzen zituzten altxorrak ez ikustean, indioei erasotzen hasi zelarik
(filmean ere hau ikusten da Adrian de Mujicaren eskutik) hauei benetako
ankerkeriak eginez. Honen bitartean Koloni Espainiatik berriak heldu egin
zitzaizkion bueltatu beharzuela esanez, baina Kolonek ez zuen bueltatu nahi eta
are gutxiago bere erregeordetzan gertatzen ari zen kaosaren berririk eman.
Gauzak horrela indioen kontrako kanpainak jarraitu egin ziren nahiz eta Kolon
hauetako asko ez onartu. Bai ordea beste batzuk, La Navidad erasotu zuten
tribuaren aurka adibidez, non beste tribu bat aliatu bezala izan zuten filmean
agertzen ez dena eta nahiko garrantzitsua dena espainolen kopurua oso murritza
zelako. Hauek berrehun gizon ziren suzko armekin eta hogei lantzak zituztenak,
beste guztia indioak ziren eta tribu erasotzailearen aurka borrokatu zuten biak
elkarrekin mantenduz (beraz ikusi daiteke nola espainolak eta indioak hainbat
erlazio estu izan zuten, azken batean batera borrokatu egin zuten beste batzuen
aurka). Honekin ikusi daiteke ere nola indioek beren gizartean etsaiak
zituzten, tribu eta taldeen arteko gatazkak agerian utziaz eta baita euren
estrukturari dagokionez hierarkizazio sozial bat. Hierarkizazio hau oso ongi
ikusi daiteke filmean, indigenek “lider” bat baitaukate eta bere
alboan beste hainbat indio agertzen dira, baliteke herrietako aristokrazia
izango zirenak.
Ekintza armatu hauen ondoren, indio asko gatibu bezala hartu egin zituzten eta
hauetako asko Gaztelara bidaliak izan ziren hiru itsasontzietan. Gainera irlako
indioen populazioaren jaitsiera zela eta, Kolonoek erraztasun handiago bat izan
zuen irlaren kontrolerako, hau ikaragarri ongi probestu zuena indioei tributu
bat ordainaraziz esaterako. Hauek lurrak utzi behar izan zituzten eta askok
gosez hil egin ziren. Pelikulan hau ez da horrela agertzen zehazki, ez bada
Kolon erreforma hauek agintzen ikusten eta soilik apaiza Gortera heltzen denean
aipatzen da, non pentsarazi nahi diguten apaiza gezurretan ari dela Kolon
boteretik kentzeko. Fray Buil eta Pedro Magarit izan ziren kexa hauek
azalduegin zituztenak monarken aurrean, eta ondorioz Francisco de Bobadilla jarriko
zuten irlaren gobernatzaile bezala, Kolon bertatik kenduaz eta Espainiara
bueltaraziz. Filmean Bobadilla da Ameriketara joan egiten dena Koloni berria
emateko, baina hori ez zen guztiz horrela izan, bitartekariak egon baitziren.
Filmari dagokionez hainbat gauza kritikagarriak izan ziren 1992an Kolonen
aurkikuntzaren urtemugatik pelikula estreinatu zenean. Hainbat faktore eduki
behar ditugu kontutan kritika bat gauzatzerako garaian, filmean izan ere,
ematen diren akats historikoez gain, zeinak kritika negatiboetan sartu beharko
genituzke, beste hainbat ezaugarri ditugu aztergai kritika on edo negatiboetan
sartuko liratekeenak.
Horren adibide dugu, hasteko pelikulan azaltzen diren irudiak. Irudiei,
paisaiei eta planoen eraketak benetako konplexutasun eta edertasuna dute,
hainbat adituen ustetan R. Scott-en ezaugarri aipagarrienetako bat delarik, eta
izugarrizko plano ederrak eskaintzen ditu, pelikularen zehar garaiaren eta
lekuaren arabera ikuslea zeharo kokatu nahi duelarik, ia bertako usaina
transmititu nahiko balu bezala. Honi dagokionez, emaitza benetan ona dela esan
daiteke, Granada, Hego Amerika, itsasoan zehar ematen den bidaia… landuak
dauden egoerak dira, leku hauetan bertan grabatuak izan zirenak, modu oso
fidela ikuslea leku hauetara bidaiarazteko. Hortaz, hauza hauek transmititzeko
garaian Scottek garrantzi handia ematen dio itxura finkatuko dute ezaugarriei,
eta hargatik makillajea, eszenatokiak, jantziak… oso egokiak dira,
hainbat detaile kontutan hartuak izan zirelarik. Hala ere hemen aipagarria
dugu, esaterako Mujika pertsonaiarekin ematen den Hollywoodeko eragin nabaria,
gaiztoaren pertsonaia moldeatzean ikusgai uzten dituelako hainbat ezaugarri:
janzkera beltza, ile luze zaindua, zaldi beltza, dotorea etagaiztoa, pelikula
osoan zehar ikusi daitekeen bezalaxe; Mujikaren pertsonaiak ezaugarri
nabarmenak ditu gaiztotasunarekin lotu ahal izateko, oso modu esplizituan uzten
delarik. Bestela, gainontzeko pertsonaiak irudiari eta argazkiari dagokionez
oso ondo irudikatuak izan direla esan daiteke, nahiz eta Isabel erreginari
dagokionez, hain aipagarria ez bada ere, erreginaren itxura gailendu egin nahi
da, berrogei urte izan arren Sigourney Weaver aktoresarekin ederra azaltzen
delarik, ilea solte eta soineko bizikien, nahiz eta errealitatean Isabelek ia
ez zuen ilea erakusten eta oso estaldurik jantzita joaten zen. Fernandoren
itxura aldiz, oso antzerakoa dela esan beharra dago azaltzen den irudi
urrietan. Espainiaren irudikapena zehatza eta ederra egiten dute, eta
Ameriketako lurren egoera naturala, paisaiak eta atxikitu beharreko flora eta
fauna deskribapen zehatzak loratzen dituzte. Aipu nabarmen bat badago hala ere,
berriro Hollywooden eraginagatik, indigenak gerripekoarekin azaltzen baitira,
eta berez, biluzik zeuden (elizagatik ondoren hain kritikatuak izaten ziren
bezala).
Paper banaketa benetan ona da, aktore handiek parte hartzen baitute gidoiaren
esanetara, eta historikoki hainbat ezaugarri arestian aipatu bezala zehatzak
izan ez arren, jarrera historiko eta beste nolabaiteko ikuspegi historikoa
xedatuz, honetara atxikitzen diren aktore hauek ongi bideratzen dute euren
antzezpena. Modu honetan, Gérard Depardieu Kolon eskuzabal eta erruki
handiko bat antzezten du, abenturazale eta egi gose handikoa munduko
zabalpenari dagokionez (aipagarria da Kolon antzezterako garaian frantses bat
aukeratu izana, izan ere Kolonen jatorria ez zegoen argi eta aipatzekoa den
bitxikeri gisa nolatan Depardieuk egiten duen); Armand Assantek Gabriel Sanchez
noble gutiziatsu bat; Sigourney Weaverrek tinko eta Kolonekiko harremanberezia
mantentzen duen erregina ziur bat; Angela Molina espainiarra, Kolonen emazte
ulerkor eta bigarren planoko xamurtasun bat eskainiaz eta Michael Wincott
Mujikaren paper gaizto zein beldurgarriarekin, beste aktoreen artean.
Filmeko musikari dagokionez, Vangelisen banda sonora bikaina dugu eskutartean,
pelikulako eszenak edertu egiten dituenak eta pelikularen aipu nagusietako bat
bezala bilakatzen dena, musika eder eta bereziagatik.
Bestalde pelikularen azterketa bat egiterakoan, filma hiru zatitan banatu
dezakegu: lehena Kolon Espainian dagoenean finantziazioa lortu nahirik, benetan
ikuslea bikain kokatzen duelarik eman zen marko historiko batean, eta aldi
berean atsegina egiten dena. Bigarrena, deskubrimendua egiten duenean, liluraz
beteriko partea, indigenen lehenengo kontaktuaren egoera (posible) bat
narratzen duena; eta hirugarrena mingotsa eta zurrunagoa, bertan hainbat
hutsune historiko aurki baititzakegu amaiera garratza duena, indigenen
sarraskiak eta egoera ikusgai geratzen delarik, ebanjelizazio prozesuaren
saiakera sutsuan eta Kolonen porrotaren aipua dantzan agertzen delarik,
kartzelaratua eta ondoren egindako ekimenen gutxiestea pairatzen baitu.
Bestalde, aztertu beharra dago pelikularen finantziazio gehiena Espainiako
Kultura Ministerioarengandik etorria izan zela, eta ondorioz, filmean
nolabaiteko kutsu espainol interesatua agerian geratzen da, Kolon gizabanako
zintzo eta eskuzabala bezala irudikatua azaltzen delarik, indigenen defentsan
eta ebanjelizazio zein zibilizazioratze prozesuei arreta handia jarriaz. Hori
errealitatean, eta lehen aipatu bezala ez zen guztiz horrela izan, izan ere
Kolonek espedizio zein geografia eta kartografiaren alorrean ibiltzen zen, lur
berrien norakoak eta zergatiak ulertu nahian.
Filmak ez zuen ustezko eragin eta garrantzirik erdietsi, askoren
ustez,luzeegia, eta hutsune historiko asko baitzituen amaiera garratz horrekin
batera; eta bestalde kontutan izan behar dugu izaera kritikoek Kolonen ematen
ari zen irudiarekin ez zirela ados geratu, ezta historikoki ematen ari zen
ikuspuntu batzuekin, zeinak batzuentzat, Kolonek eta espainolek egin zituzten
sarraskiak dezente ezkutatuak azaltzen ziren, beste asmo asko apainduak
agertzen zirelarik; eta beste batzuentzat gehiegikeriak ziren, esaterako,
indigena guztiak meategietan lanean jartzen dituzteneko eszenarekin. (Bi
ikuspuntu desberdin jasotzen ditugu hemen, egungo politika eta memoria
historikoaren berreskurapenarekin talka egiten dutenak).
Kritika gehienen estatistika kontutan harturik, 5’8 eta 5’5 artean
agertzen da filmari eman zitzaion nota, eskasa geratzen dena, jasotako
finantziazio eta zeuden itxaropen guztiak kontutan hartzen baititugu. Askok
gogorki kritikatu zuten espero zutena izatera iritsi ez zelako, eta beste
batzuentzat aldiz, baloratu gabeko maisulantzat dute, artean bi aspektuak
ikusten dutenak daudelarik. Pelikula historiko bat izatean, errealitateari
atxikitu behar da, eta askotan lan zaila da, errealitatea ikusteko prisma asko
baitaude, eta honek arazoak ekartzen ditu gerora. Bestalde, amaiera garratzak,
askori sentsazio gazi-gozoa uzten die, pelikularen osotasunarekin geratu
beharrean eta filmaren itxaropen eta ustezko arrakastarekin bat talka egin
zuten, egun pelikula honen kritika liskar batean bilakatuz, asko preziatzen
duten eta motz geratu zela uste zutenen artean.
BIBLIOGRAFIA:
-C. MALAMUD Historia de América alianza Editorial. Madrid 2005
-J.B. AMORES CARREDANO Historia de América Ariel. España
-C.VERLINDEN F.PEREZ EMIB Cristóbal Colon y el Descubrimiento de
América .Rialp Madrid 2006
-https://www.filmaffinity.com/
Miren Ogando, Txaber Ibañez, Mikel Bueno, Jon Zumarraga.